XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta azkenekotz, Piarres Larzabalek berak bere ehortzetarako aitzinetik idatzia zuen homilia, Roger Idiart apezak Zokoako elizan irakurri zuena (1988ko urtarrilean).

Argitalpen hauen prestatzen anitz lagundu gaituen Xabier Harluxeti zor dizkiogun eskerrak gogotik bihurtzen dizkiogu, laguntza hori gabe ez baitzuten 5. eta 6. liburuki hauek behin argia ikusiko.

Eta orain ELKAR argitaletxeak idazlan hauek moldiztegian sartu dituenetik, hasten gara hondar lanen prestatzen, lehen bai lehen bete dezagun, Jainkoak nahi badu, adiskide zenari diogun zorra.

Hor dauzkagu alabaina oraino Hazparneko bikariaren, Zokoako apezaren eta Anaiarteko idazkariaren Oroitzapenak, ahal bezain xuxen argitaratu nahi eta behar genituzkeenak.

Piarres XARRITTON